José Clavijo y Fajardo
José Clavijo y Fajardo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Clavijo y Fajardo |
Jaiotza | Teguise, 1726ko maiatzaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1806ko azaroaren 3a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, liburuzaina eta itzultzailea |
José Clavijo y Fajardo (Puerto Arrecife, Lanzarote, 1726ko martxoaren 19a - Madril, 1806ko azaroaren 3a) espainiar idazle eta naturalista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian hezi zen, eta bertan Voltairerekin, Buffonekin eta beste idazle batzuekin jarri zen harremanetan. Pierre-Augustin de Beaumarchais idazleak bere arrebarekin ezkontzeko eskatu zion, baina Clavijok uko egin zion (gertaera hau hartu zuten Goethek, Clavijo drama idazteko, eta Beaumarchaisek berak Eugenia drama ontzeko). El pensador aldizkaria sortu zuen Madrilen (1762-1767), eta Espainiako ohitura batzuen aurkako idatziak kaleratu zituen aldizkari horretan. Poesia lirikoak eta dramatikoak idatzi zituen. Madrilgo Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionala izeneko museoko idazkaria izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.